Grab this swicki from eurekster.com

Add to Technorati Favorites

2008/12/04

El año que trafiqué con mujeres - Antonio Salas

Liburu hau irakurri dut, eta oso interesgarria iruditu zait, irakurtzea gomendatzen dut, baina beno laburpen txiki bat egingo dut:

Antonio Salas berak idazten dituen liburu guztietan sartzen da, eta gaia ikertzen du. Liburu honetan (“El año que trafiqué con mujeres”) prostituzioaren munduan integratzen da egiazko prostituzioa nolakoa den ikertzeko. Naziek inmigranteen kontra daude, baina ez dira konturatzen haien nagusiek haien esker bizitzen direla, zeren eta gehienek prostituzioaren munduan sartuak daude eta prostituta gehienak inmigranteak dira. Ikerketa hau egitean, Antonio Salas beldur zen, zeren eta idatzitako beste liburu batean nazien kontutan egiten du ikerketa, eta orain berriro aurkitzen ditu.
Prostituzioan lan egiten dituzten emakume gehienak beharturik eta egoera txarretan lan egiten dute. Nahiz eta prostituta bat haien proxenetekin ados ez egon, ezin dute ezer egin, ezta kexatu ere. Prostituten bizitza ez da ezer balio gizarterako, hau da, prostituta bat bortxatzen edo hiltzen badute, ez da ezer gertatzen eta ez du inor ezer egiten.
Prostitutak ez dira bakarrik kanpotik hondatzen, psikikoki ere bai, batzutan gurago izaten dute haien bizitzarekin amaitzea horrela jarraitzea baino.
Prostituzioan lan egiten dituzten inmigrante gehienak engainatuak etortzen dira; beste batzuetan naiz eta prostitutak izango direla jakin, hemen haien bizitza hobeagoa izango dela sinesten dute eta zorra ordaindu bezain laster askeak izango direla, baina hori ez da normalean inoiz gertatzen.
Afrikatik etortzen diren prostituta gehienei “vudú”a egiten diete eta honela engainatzen dituzte, horregatik pentsatzen dute haien proxenetei zorra ez badizkiote ordaintzen haien familietako bizitza proxenetaren esku dagoela. Sorginak direla esaten duten pertsonak prostituta hauei esker dirua irabazten du, zeren eta prostitutak joaten dira babesa eskatzeko.
Zerbitzuak kontratatzen dituzten errua da negozio hau jarraitzea, haientzat prostituta bat gauetik ateratzen den okel zati bat da, eta ez dute kontutan hartzen prostituta guztiek haien bizitza dutela.
Esklaboak diren emakumeak ere badaude, hauek normalean prostitutaren lana egiten dute, baina jabe bat dituzte.
Prostituzioa putetxetakoa izan ahal da, kalekoa, etxeetan edota hoteletan…
Putetxetako prostitutak aldatzen joaten dituzte.
Ikasle batzuk gauero haien gorputzak eskaintzen dituzte, dirua irabazteko modu errez bat dela pentsatzen dutelako.
Ekartzen dituzten prostitutak batzuetan ez dute ezta 14 urte bete, baina familiak pobreak dira eta ezin dute ezer egin.
Isabel Pisano (“Yo Puta” idatzi du) eta Valérie Tasso (“diario de una ninfomana” idatzi du) haien gorputzetan bizi izan dute prostituzioa.
Prostituzio garestiena alto-estanding delakoa da, han famatuak diren emakumeak haien zerbitzuak eskaintzen dituzte. Honen prostituten prezioa zein momentu profesionalean dauden arabera aldatzen da.
Prostituzio horretan printzipioz book bat ematen da nahi duzun emakumea eskatzeko, baina hau ikusteko ordaindu behar da eta konfiantza pixka bat izatea madamarekin, zeren eta book horretako emakume gehienak haien bizitza bikoitza estaltzen dituzte. Batzuetan emakume bat eskatu ahal duzu nahiz eta book horretan ez egon, eta han lan egiten duten pertsonak berarekin hitz egiten eta negoziatzen dute.
Internetetik badaude web orri batzuk non prostitutak erakusten diren, baina emakumeen aurpegia estaltzen da, haien intimitaterako delako esaten, baina egia da han agertzen diren argazkietatik gehienak modelo porno dira, eta gehienetan hauek ez dira prostitutak ezta Espainiara etorri dira inoiz. Hau egiten dute jendea haien putetxera joateko, baino gero han prostitutak ez dute zer ikusirik besteekin.
Pertsonen trafikoa diru asko ematen du Espainian, hau da, errentagarrienetariko negozioa da.
Normalean prostituzioaren negoziotik bizitzen direnak, beste negozio batzuetan sartuak daude: drogetako trafikoan, armetako trafikoan…
Prostituziozko mundua konplexua da eta betidanik egon den eta egongo den negozio bat da.


Nire hausnarketa:

Liburu hau egiak esaten ditu, baina honetako adibideak mundua nola dagoen jakiteko nahikoak ez direla pentsatzen dut. Lotsagarria da kazetari bat beste pertsona baten lana egitea, hau da, berak hainbeste jakin izatea eta legeak ezer ez egitea berak dena argira eman arte. Liburutik sailkatuko nuke nola hitz egiten du autorea mutiletaz, bera mutila izaten. Antonio Salasi esker badakigu mundu honetako informazio gehiago, asko dakigula pentsatzen dugulako, baina liburu honetan niretzako den informazioa berria agertzen da.
Pentsatzen dut Antonio Salas balore asko izan duela, batez ere neskatoak erostera joan zenean.
Liburu hau interesgarria da, ez pertsona famatuak agertzen direlako, baizik eta mundu honetako sektore guztiak azaltzen dituelako.
Ez dakit nola oraindik ikusten den jendea merkantzia bezala, nola izan ahal dira oraindik pertsonak beste pertsonekin jolasten dutela dirua irabazteko. Baina egia da beti egon dena egongo dela, gehiago edo gutxiago, baina egongo da.
Nazi eta proxeneta asko Antonio Salas nor den jakin nahi dute, baina ez dakit nola kazetari batzuk Antonio Salas nor den bilatu ordez, lan interesgarriak egiten ez duten eta berari bere lana egiten usten ez duten.
Oso ondo azaltzen da nola den putetxe bat, nola diren kontratuak…, nahiz eta inoiz ez egotea ikusten duzula ematen du bere azalpenekin.
Nire ustez kazetari guztiak Antonioren erreferentzia hartu beharko lukete, eta ez Karmele edo Jesus Mariñas holako parasitoena.
Ez zait asko gustatu lehenengo orrialdetan beste liburuaren buruz hitz egitea, ez dudalako irakurri.
Nahiz eta liburua nahiko erreza den idazteko, eta autorearen lana ona izan, idazteko modua batzutan ez da egokiena.
Antoniok gorrotatzen dituen pertsonen laguna egin behar da informazioa ateratzeko eta batzutan bere bizitza arriskatu egiten du momentu batzuetan.
Gustatu zaidana da nola idazten du prostitutaren historia kontatzen den moduan, hau da, kameran agertzen den moduan.
Askotan norbaitek prostitutaz hitz egiterakoan haiek errudunak direla ematen du, eta hau entzutean nahiko aho zabalik geratzen naiz.
Gauza askotan nire pentsatzeko modua aldatu du, baina gauza asko ez nekielako.
Prezioen konparaketa egin behar dut, hau da, ez da normala lan berdina edo txarragoa egiteagatik bati 30 € ematea eta beste bati 3.000€ bakarrik famatua izateagatik.
Min gehien egiten duen zatia, niri behintzat, neskatoak erosi nahi duen zatia da (375-382 orr.), oso gogorra delako ikustea nola hitz egiten duten objektuak balira bezala. Neskato hauek oraindik ez dira ezta garatu, eta saltzen dituzte jende horri, jende gaizoari, zeren eta gaiztoak egon behar dira neskato hauei eskuak gainean jartzeko.
Txarrena da haien bizitza guztia honelakoa izango dela eta ezin dute ezta konprak egitera joan haien proxenetarekin ez bada.
Telebistan liburu honi buruz hitz egiten dute, baina ez gaia eta informazioa dela eta, pertsona famatuak agertzen direlako baizik.
Baina azken finean haiek ez dira inportanteak liburu honetan, beno edo inportanteenak, zeren eta haiei ez dira mehatxatuak egoten eta haien familia ez dago arriskuan.
Azken finean liburuan esaten dena diruarekin edozein gauza egin ahal dela da, eta diru kantitate batengatik edozein pertsona zurea izango dela, mehatxuekin edo libreki, baina beti egongo dira pertsonak, edo animaliak ez dakit nola deitu, dirugatik edo boterearengatik edozein gauza egingo dutela.




No hay comentarios: