Grab this swicki from eurekster.com

Add to Technorati Favorites

2009/02/03

http://es.youtube.com/watch?v=f9fh2npDN7g

Prostituzioa, legedi gabeko lana


Azken garaietan Bilbo aldean prostituzioaren inguruan giroa asko berotu egin dela esan beharra legoke lehenik eta behin. Kritikak San Francisco kaletik hurbil bizi diren bizilagunetik datozte. Alde batetik arrazoia daukaten arren, eta haien usteak azaltzeko eskubide guztia daukaten arren, ez da gezurra ere, prostituzioa ez dela bakarrik prostituten ardura eta erruaren ondorio. Bezerorik gabe aktibitate hau existituko ez zela denok dakigu. Egoera honek argi azaltzen du, noraino iristen den gizartearen beraren hipokresia. Bitartean sexuaren langileak leku egokiak eskatu dituzte Bilbon eta kritika sozialen aurka, beraien lan egiteko eskubidea azaldu dute.

Gustoko edo ez izan, prostituzioa mundu mailan eta batez ere mendebaldean, negozio ederra da; lokalak, iragarkiak, kontaktuak, sexua, etab... Herrialde gehienetan legetik kanpoko praktika da, baina zein motatako praktika, sexuala hala laborala? Zer da oztopatu nahi dena, jendeak bere sexua saltzeko eskubide guztia du. Zein da orduan arazoa? Gauzak horrela, Estatu espainiar mailan, prostituzioak urtero billoi bat pezeta kutxan uzten dituen merkatua delarik, logikoa da pentsatzea legetik kanpoko ekintza izan arren indar polizialek ekintza hauek desegiteko interes handirik edukitzen ez dutela. Jendea kexatzen besterik ez daki, baina sexuaren profesionalek besterik ez dute eskatzen; ogibidea legeztatzea eta gizarte segurantza eduki ahal izatea, animalitzat hartua ez den edozein pertsona bezala. Baina Herbeheretan legeak horrela badio ere, herrialde gehienetan ez da horrela gertatzen, eta Estatu espainiarrean adibidez, prostituten %70 kanpotarrak direlarik, gehienak, Brasil, Rep. Dominikana eta Afrika subsaharianoko herrialdekoak direla konturatzen bagara, kasualitate handikoa litzateke pentsatzea, prostituzioa eta arrazismoa nonbaiten ukitzen diren bi mutur ez direla. Nola onartu daiteke prostituten %41 baino gehiago 16-20 urteren arteko emakumeak izatea, eta beste gehingoa 21-25 artekoa? Hego Euskal Herrian egoera ez da oso ezberdina, prostituten %60-ak kanpotarrak dira. Hala ere egia da, askok diotenez, denak ez direla sexuaren industrian bortxaturik sartu, emakume gazte askok bezala, “Trata de blancas” negozio famatuaren ondorioz Hego-Amerikatik edota Ekialde Hurbiletik ekarriak direnean. Askok merkatu laboraleko ate guztiak itxirik ikusita sartzen dira ogibide honetan, askok betirako bertan lan egitera geldituz, eta beste askok denboraldietarako besterik ez.

Soldatak zenbatekoak diren ikusi beharko genuke hala ere, horrela, emakumeen zerbitzuak gau batengatik 2000 euro inguruan darabilte, eta 7000 eurogatik, aste oso bateko zerbitzuak lor daitezke klub batean. Kaleko zerbitzuak noski prezio ezberdinak dituzte, 30 eurogatik hasita. Gauza da, prostituzioa gizartea bezalaxe, klaseetan banandua dagoela, ekonomia-maila ezberdinen arabera. Hala ere, prostituzioa ez da emakumeen artean bakarrik zabaltzen, profesionalen arteko %6,3-a gizonezko zerbitzuak dira, hau da gentlemen horietakoa, eta %11 gutxi gora behera transexualen zerbitzuak.Jakiten ez den aurpegia da hau.

Mafiaren kontrolpean

Negozioa dena den esku gutxirengatik kontrolatuta dago, jendeak ez dakien arren. Alde batetik legez kanpoko organizazioak daude, emakume kanpotarrak prezio onean ekartzen dituztenak. Emakume hauek klubetan sartuak izaten dira, egunean 60 bat euroko soldatarekin organizazioarekin duten zorra ordaintzen joaten direlarik. Baina, kontatzen ez dena zera da, emakume hauek klubetik kanpoko bizitza ia ez dutela eta mafiaren menpean bizi direla, sexu harremanak edukitzeagatik truke, aterpe eta janaria ematen dietelarik. Monopolio hauetako bat, “El Clan de La Rosa” dugu, 30 bat klub kontrolatzen dituena, bakoitzean 30 emakume baino gehiago dituelarik. Hauetako klub famatu bat, Oiartzun-en bertan dugu, “La Rosa” bezala ezagutua, 60 emakume lanean dihardute bertan egunero. Gogoratu beharko genuke, askotan halako lekuetan emakume hauek legez kanpoko hiritarrak direla, nazioan egoteko paperik ez dutelako eta gainera, egunero harreman sexual minimo batzuk edukitzera behartuak izaten direla. “Clan de La Rosa” hauetako proxenetak indar polizialen laguntza ez bada, oztopo eza dute, haien beharrak hasetzen dituztelako, haien artean ekonomikoak. Horrela proxeneta hauek urtean 24 milioi euro etekin dituzte, egunero 60.000 euro baino gehiago.

Hego Euskal Herrian prostituziorako erabiliak diren, lokal, etxebizitza, eta kluben %25-a Bilbo aldean daude, eta egia da San Francisco kalearen inguruneak oso famatuak egin direla prostituzioarengatik, baina gogoratu beharko genuke, nazio guztian zehar nahiko homogeneoki daudela bananduak horrelako lokalak. Horrela, Iparralderako bidean, (Pasaia, Orereta, Irun, etab...) halako negozio zikinen konzentrazio nabaria ematen da, haien artean gogora dezagun berriro ere, beti bezeroez beterik dagoen Oiartzunen dugun “La Rosa” kluba.

“El Clan de La Rosa” bezalako klub talde ugari daude ez Hego Euskal Herrian bakarrik, baita Estatu espainiarrean zehar ere. Talde organizatu hauek indar polizialen azpi-egitura dute laguntza bezala, hauek guztiak, indar faltsutuak eta ilunak direlako haien ekintzetan prostituzioaren inguruan gutxienez. Baina azken finean emakume gaixoak dira hau guztia sufritzen ari direnak, eta gizarteak berak ere, kalea era berean zikintzen joaten delako. Baina gogora dezagun, urtero, hilabetero, astero, egunero, oduro..., mementuro industria honek sortzen dituen milaka euroko etekinak, norbaitek ordaintzen dituela. Bezeroek hain zuzen ere. Ez gaitezen gizarte hipokrita izan eta industriaren egokitzapenari bultzada bat eman diezaiogun. Betidanik egon den industria merkatua ez da orain bapatean desagertuko, baina behintzat, egon, egongo dela jakinda, sistema bera garbia eta egokia izan beharko luke. Horretarako Italian bertan Merlin Legea sortu izan zen, baina horrekin ere ez da ezer lortu, ezta lortuko ere. Prostitutek, legetik kanpo lan egiteagatik autonomoak izatera pasa nahi dute. Egungo Europear Batasuna dela eta, kontutan hartuta jadanik Herbeheretan onartua eta legeztatua izan den ogibidea dela, lege orokor bat eskatu beharko genuke guztiok.

Argi dagoena, zera da, pertsona guztiek daukagula lan egoki bat edukitzeko eskubidea, eta gizarteak ezin ditu, prostituzioaren inguruan dagoen munduaren aurrean begiak betirako itxi.